2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Ordenantza fiskala, gimnasio zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duena. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen gimnasio zerbitzuaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Miranda Argan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2514271