2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
2026erako tasa, tipo eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2025eko urriaren 29ko ohiko osoko bilkuran, tasak, tipoak eta prezio publikoak 2026. urterako aldatzea erabaki zuen hasiera batez.
Hori guztia jendaurrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko ediktuen taulan, hogeita hamar egunez, auzotar eta interesdun legitimoek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.
Erabakia behin betikoa izango da erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkeztu ez bada.
Mendigorrian, 2025eko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.
Iragarkiaren kodea: L2514262