231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal ordenantza, kutsadura akustikoaren aurka babestekoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko urriaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Mendabiako udalerrian kutsadura akustikoaren aurka babesteko udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2514479