231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Aldaketa, herri-lurrak lagatzeari buruzko baldintza-agirian. Jendaurreko informazioa

Nafarroako Gobernuak, 2024ko ekainaren 26an hartutako erabaki baten bidez, onetsi zuen herri-lurren metro koadro hauek desafektatzea Lodosako Udalaren jabetzako herri-lurretatik: batetik 305.748,93 metro koadro (1-1814 eta 6-321 lurzatien parte bati dagozkio), gerora haien erabilera lagatzeko, eta, bestetik, 903,1 metro koadro (1-1807, 1-1813 eta 6-321 lurzatien parte bati dagozkio), zortasun elektrikoaren ondoriozko karga osatzeko. Desafektazioa Solar Fotovoltaica Navarra SLren alde eginen da, Lodosan Alba Renova C1 eta Lamparilla eguzki-instalazio fotovoltaikoak jar ditzan, 10. poligonoko 216. lurzatian, parke fotovoltaiko bat ezartzeko.

Lodosako Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen aldatzea 12. apartatua, Alba Renova C1 eta La Lamparilla eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko herri-ondasunen erabilera lagatzeko eta zortasuna osatzeko baldintza-agirian Lodosako Udalak, 2025eko uztailaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 12. apartatua aldatzea honako agiri honetan: "Baldintza-agiria, herri-ondasunen erabilera lagatzeko eta zortasuna osatzeko, Alba Renova C1 eta La Lamparilla eguzki-instalazio fotovoltaikoak jartzeko. Hala, lagapen-hartzaileak urtebete gehiago izanen du obrei ekiteko 2025eko ekainaren 26tik aurrera, hori baitzen hasiera batean adierazitako epemuga.

Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Lodosan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2514309