231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, honako honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2025eko irailaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, honako honen aldaketa onetsi zuen hasiera batez: Ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat Funesko udal-mugartean. Ordenantza hori 2023ko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29an.

Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 18an, eta ondoren jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean. Epe hori iragan da, eta ez da aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat jotzen da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzaren testu osoa, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluei.

Funesen, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

ALDAKETA, ORDENANTZA HONEN 4. ARTIKULUAN: ORDENANTZA FISKALA, TASA ARAUTZEN DUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO, ENERGIA ELEKTRIKOA GARRAIATZEKO ETA BANATZEKO INSTALAZIOENTZAT, GASBIDEENTZAT ETA BESTELAKO HIDROKARBUROENTZAT

4. artikulua. Oinarriak, tasak, eta tributu-kuotak.

Ordenantzak araututako tasak honako hauek izanen dira:

Tributu-kuota izanen da eranskinean agertzen diren tarifetan jasotakoa, jarraikiz Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 105.1.a) artikuluari, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatik edo aprobetxamendu berezia egiteagatik. Tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik aurreikusten diren tasen zenbatekoa ezartzeko, erreferentziatzat hartzen da zer balio izanen lukeen merkatuan erabilera edo aprobetxamendu horretatik heldu den baliagarritasunak, baldin ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira. Horretarako, oinarri hartu dira txosten tekniko-ekonomikoak, non agertzen baita zein den merkatuko balioa. Txosten hori espedientean jasoko da, behar den erabakia hartzeko.

Horretarako, eta kontuan harturik zer motatakoa den erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, behar den zerga-kuota sortuko da, dagokiena erabilera, jabari edo zerbitzu publikoko ondasunak eta herri-ondasunak okupatzen edo zeharkatzen dituzten elementuei (dorreak, euskarriak, zutoinak, hodiak, lineak, eroaleak, errepikagailuak, etab.), zeren eta, nahiz eta subjektu pasiboek ukitutako lurren jabetza ez izan, murrizten baitute herriaren aprobetxamendua edo aprobetxamendu publikoa, eta lortzen baitute erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia beren enpresa-jarduerarako. Hori dena, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 105.1.a) artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Tributu-kuota honela kalkulatuko da: hasteko, kalkulatuko da zerga-oinarria, hots, okupazioaren, lurzoruaren eta instalazioaren balio osoa, segun eta zein den azterlanak adierazten duen instalazio mota, xedea eta klasea, eta horri aplikatuko zaio zerga-tasa, zeina adieraziko baitu azterlanak berak, kontuan harturik erabilera eta jabari publikoko ondasunak lagatzeari buruzko arauetako manuak, halako moduz non kuota ez den izanen instalazioen eta okupazioen ondoriozko zuzeneko balio bat (zeina baita zerga-oinarria), baizik zerga-oinarriari zerga-tasa aplikatzearen ondorio.

Horrenbestez, tasaren tributu-kuota jaso da azterlan tekniko-ekonomikoan, eta azterlana bera ordenantza honen zati da. Bertan, erabilitako metodologiarekin, tributu-kuota lortu eta jaso da kasu bakoitzerako.

Honako hau da aprobetxamenduaren balioa (zerga-oinarria):

Zerga-oinarria = V x C

Non:

V = Lurzoruaren merkatuko balioa, eraikuntzekin, gehi instalazioen balioa; honela adierazten da: euro/m².

C = Metro lineal bakoitzari dagokion okupazioa, metro koadrotan emana, jarraikiz ordenantza honen 1. eranskineko instalazio motari.

V honako hau izanen da:

–Lurzoruaren balioa, Katastroko datuen arabera: 3,00 euro/m², Funesko udalerrian mota guztietako aprobetxamenduetarako (gasa eta elektrizitatea), Funesko 2019ko balorazio-txostenean finkatua, 2019ko ekainaren 27ko 33/2019 Ebazpenaren bidez onetsia (2019ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 2koa).

–Eraikuntzen egungo balioa kalkulatuko da Balorazio Arau Tekniko Orokorren 30.2 arauaren arabera, otsailaren 22ko 172/2010 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (aldatu zen ekainaren 20ko 517/2013 Ebazpenaren bidez). Ebazpen horren bidez, parametro orokorrak onesten dira, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasunak baloratzeko.

Honako taula hau ezartzen da eraikuntzen ereduzko baliorako:

ERAIKUNTZA MOTA

KATEGORIA

d

r

Erabilera

Modalitatea

1

29. Ez-espezifikoa

Gas-hodiak

0,0733

1,00

1,00

Linea elektrikoak

0,1733

1,00

1,00

Oliobideak

0,3083

1,00

1,00

Balio horri (zerga-oinarria) ME koefizientea aplikatzen zaio, eta horrek, katastro-araudiaren arabera, balioa erdira murriztea dakar, merkatuaren erreferentzia neurtzeko eta, horrela, merkatuko balioa ez gainditzeko.

ME aplikatu ondoren, metro koadroko ateratzen den balioari aplikatzen zaizkio instalazioaren metro lineal bakoitzean dagoen metro koadroen okupazioaren baliokidetasun-neurriak, okupatutako lurzorua zehazteko. Hori horrela da lurzoruaren balioaren kasuan, eraikuntzen balioa euro/ml-tan ematen baita.

Higiezinaren balioa = Lurzoruaren balioa + Instalazioaren balioa

Aprobetxamenduaren balioa = Higiezinaren balioa x ME koefizientea x Okupazioa

Karga-tasari dagokionez, jarraikiz gaiari buruz Auzitegi Gorenak behin eta berriz eman duen jurisprudentziari, ezarri beharko da erabilera-intentsitateko koefiziente bat (%5eko tasa orokorraren gainean), aintzat hartuz erabilera-intentsitatea handiagoa ala txikiagoa den.

Koefiziente hori izaten ahalko da 0tik 1era bitartekoa: erabilera-intentsitatea oso handia bada, eta erabilera pribatibo baten oso antzekoa, 1 koefizientea ezarriko da; erabilera-intentsitaterik ez badago, 0 koefizientea ezarriko da, eta tarteko erabilera-intentsitatea dagoenean, koefizientea izanen da 0 < Erabilera-koefizientea < 1.

Erabilera-intentsitatearen afera nabarmenduko da linea elektrikoen kasuan bereziki, bi eremu bereiz baitituzte erabilera-intentsitatearen arabera:

a) Euskarrien eremua.

b) Eroaleen lurgainaren eremua.

Euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitatea da erabilera pribatiboaren antzekoa; hartara, halakoentzako erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da.

Alabaina, eroaleen lurgaineko eremurako, jabari publikoaren erabilera-intentsitatea txikiagoa izanen da, eta, hortaz, 0,4ko koefizientea aplikatuko da.

Gas eta hidrokarburoen kanalizazioen kasuan, halakoen erabilera-intentsitateko koefizientea handiagoa izanen da goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuetarako koefizientea baino; zehazki, 0,9ko koefizientea aplikatuko da. Izan ere, gasbideetarako zortasuna dela eta, oso-oso mugatuta daude erabilera posibleak ukitutako lurretan.

Laburbilduz, euskarrien, dorreen edo zutabeen erabilera-intentsitateko koefizientea 1 izanen da, haien erabilera-intentsitatea baita erabilera pribatiboaren antzekoa. Erabilera-intentsitatea txikiagoa denean, berriz, bi kasu bereiziko dira; batetik, 0,9ko intentsitate-koefizientea aplikatuko zaie gasbide, oliobide eta antzeko elementuei, eta, bestetik, goi-tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremuei, 0,4koa.

Ondoko taulan, erabilera-koefizienteak ageri dira, zerga-tasa orokorraren gainean:

INSTALAZIOA

EREMUA

ERABILERA-INTENTSITATEKO KOEFIZIENTEA

Goi-tentsioko aireko lineak

Euskarriak

1

Eroaleen lurgaina

0,4

Eroaleen lurgaina eta euskarriak

0,4+0,4

Lurpeko goi-tentsioko lineak

Okupatutako eremua

0,9

Gasa eta hidrokarburoak

Okupatutako eremua

0,9

Ura

Okupatutako eremua

0,9

Beste batzuk

Okupatutako eremua

0,9

Eremu bakoitzean aplikatu beharreko zerga-tasa zehaztuko da zerga-tasa orokorra biderkatuz erabilera-intentsitateko koefizienteaz.

Horrenbestez:

A) Erabilera pribatiboaren antzeko erabilera-intentsitatea duten elementuak (dorreak, zutabeak, euskarriak) = aprobetxamenduaren balioaren %5.

B) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (gasbideak eta oliobideak) = aprobetxamenduaren balioaren %4,5.

C) Erabilera-intentsitate txikiagoa duten elementuak (goi tentsioko linea elektrikoen lurgaineko eremua) = aprobetxamenduaren balioaren %2.

Horrenbestez, honako formula honetatik aterako da erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko urteko tasaren kuota:

Tributu-kuota = Karga-tasa x Zerga-oinarria (linea elektrikoen edo gas-hodien metro linealen balioa, eurotan).

Aurreko zehaztapenen arabera, honako hauek dira tarifen taulak:

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

LURGAINEKO
TARIFA %2,50
(euro/ml)

EUSKARRIAREN
TARIFA %5
(euro/m²)

Instalazioa

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa U >= 400 kV

1,831

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia. Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

1,635

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

1,503

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria. Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

1,470

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria. Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

1,371

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

1,352

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria. Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,346

2,217

2. TALDEA. GASBIDEAK

TARIFA, %4,5
(euros/ml)

Instalazioa

GP

20 hazbete baino gehiago

1,913

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

1,778

PE

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

1,643

4 hazbetera bitarte

1,440

3. TALDEA. OLIOBIDEAK

TARIFA, %4,5
(euros/ml)

Instalazioa

20 hazbete baino gehiago

5,877

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

5,742

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

5,607

4 hazbetera bitarte

5,405

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau, egun duen edukiarekin, Udalaren osoko bilkurak onetsi zuen 2025eko irailaren 4an.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean, 2026ko urtarrilaren 1ean, eta indarrean jarraituko du berariaz aldatu edo indargabetu arte.

I. ERANSKINA.–METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA (METRO KOADROTAN) ADIERAZTEN DUEN TAULA, INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

BALIOKIDETZA TAULA, ADIERAZTEN DUENA METRO LINEAL BAKOITZEKO OKUPAZIO BALIOKIDEA
(METRO KOADROTAN), INSTALAZIO MOTAREN ARABERA

INSTALAZIO MOTA

m²/ml

ARGINDARRA

Linearen tentsioa

Tentsioa U >= 400 kV

17,704

Tentsioa 220 kV <= U < 400 kV

11,179

Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

6,779

Tentsioa 66 kV <= U < 110 kV

5,650

Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

2,376

Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

1,739

Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

1,517

GASA ETA HIDROKARBUROAK

Hodiaren diametroa

20 hazbete baino gehiago

10,000

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

8,000

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

6,000

4 hazbetera bitarte

3,000

BESTE INSTALAZIO BATZUK

Lurpeko m² bakoitzeko

2,000

Lurzoruko edo lurgaineko (gainetik) m² bakoitzeko

1,000

II. ERANSKINA.–TARIFEN TAULA

1.–Linea elektrikoak.

1. TALDEA. ELEKTRIZITATEA

BALIO UNITARIOA

ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKOEN ZERGA-OINARRIA

EUSKARRIEN ZERGA-OINARRIA

LURGAINEKOEN

TARIFA

%2,00

EUSKARRIEN

TARIFA

% 5

INSTALAZIOA

LURZORUA (euroak/m²)

(A)

ERAIKUNTZA

(B)

Baliokidetasuna

(C)

LURZORUA

ONDASUN HIGIEZINA

ME = 0.5

Eroaleak

(euro/ml)

Euskarria

(euro/m²)

Zerga-oinarria x zerga-tasa

Euskarrien zerga-oin. x tasa

LANDA-LURRA / HIRI-LURRA

(euro/ml)

(m²/ml)

(euro/ml)

(AxC)

(AxC)+B

((AxC)+B)xME

(euroa/ml)

((AxC)+B)xEM

((AxC)+B)xEM/C

(euro/ml)

(euro/m²)

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia.

Tentsioa U >= 400 kV

3

130

17,704

53,112

183,112

91,556

91,556

5,171

1,831

0,259

Goi-tentsioa (GT)

Kategoria berezia.

Tentsioa 220 kV<=U<400 kV

3

130

11,179

33,537

163,537

81,769

81,769

7,314

1,635

0,366

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria.

Tentsioa 110 kV <= U < 220 kV

3

130

6,779

20,337

150,337

75,169

75,169

11,088

1,503

0,554

Goi-tentsioa (GT)

Lehen kategoria.

Tentsioa 66 kV<=U<110 kV

3

130

5,65

16,95

146,95

73,475

73,475

13,004

1,470

0,650

Goi-tentsioa (GT)

Bigarren kategoria.

Tentsioa 30 kV <= U < 66 kV

3

130

2,376

7,128

137,128

68,564

68,564

28,857

1,371

1,443

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria.

Tentsioa 10 kV <= U < 30 kV

3

130

1,739

5,217

135,217

67,609

67,609

38,878

1,352

1,944

GT 3. kategoria

Hirugarren kategoria.

Tentsioa 1 kV <= U < 10 kV

3

130

1,517

4,551

134,551

67,276

67,276

44,348

1,346

2,217

2.–Gasbideak.

2. TALDEA. GASBIDEAK

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%4,50

INSTALAZIOA

LURZORUA

(euroak/m²)

(A)

ERAIKUNTZA

(B)

Baliokidetasuna

(C)

LURZORUA

(A)

ONDASUN HIGIEZINA

ME = 0.5

Zerga-oinarria

x zerga-tasa

LANDA-LURRA / HIRI-LURRA

(euro/ml)

(m²/ml)

(euro/ml)

A+B

(A+B) x ME

(euro/ml)

GP

20 hazbete baino gehiago

3

55

10

30

85

43

1,913

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

3

55

8

24

79

40

1,778

PE

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

3

55

6

18

73

37

1,643

4 hazbetera bitarte

3

55

3

9

64

32

1,440

3.–Oliobideak.

3. TALDEA. OLIOBIDEAK

UNITATE BALIOA

ZERGA-OINARRIA

%4,50

INSTALAZIOA

LURZORUA

(euroak/m²)

(A)

ERAIKUNTZA

(B)

Baliokidetasuna

(C)

LURZORUA

(A)

ONDASUN HIGIEZINA

ME = 0.5

Zerga-oinarria

x zerga-tasa

LANDA-LURRA / HIRI-LURRA

(euro/ml)

(m²/ml)

(euro/ml)

A+B

(A+B) x ME

(euro/ml)

20 hazbete baino gehiago

3

231,2

10

30

261,2

130,6

5,877

10 hazbete baino gehiago, 20ra bitarte

3

231,2

8

24

255,2

127,6

5,742

4 hazbete baino gehiago, 10era bitarte

3

231,2

6

18

249,2

124,6

5,607

4 hazbetera bitarte

3

231,2

3

9

240,2

120,1

5,405

Iragarkiaren kodea: L2514282