231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2026rako karga-tasak

Eulateko Udalak, 2025eko irailaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

1. Onestea 2026ko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,26.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,5.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 30 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,35 euro metro kubikoko.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,47 euro/buru.
  • Azienda larria: 3 euro/buru.

–Lur okupatuak:

  • Herri barnean: 5 euro metro koadroko.
  • Herritik kanpo: 1,5 euro metro koadroko.

2. Erabaki hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta hasiko dira aplikatzen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Eulaten, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2514501