1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2143E/2025 EBAZPENA, azaroaren 4koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe deklaratzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen plaza huts bat (OOLT–LZB–LZA–OOLTko Laguntza), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2072E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik eratorritako prozesuan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2072E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zenbait plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, deialdiaren web-orrian argitaratu ziren prozesua gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, deialdiko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamenak. Izendapenak egin ziren, gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 156/2025, apirilaren 14ko 1105/2025 eta uztailaren 28ko 2127/2025 ebazpenen bidez.
Azken izendapenaren ondoren, Arminda Gaby Millares Pereira andreak uko egin zion esleitutako plazari, ez baitzen lanpostuan hasi horretarako ezarritako epean. Hautapen prozesua gainditu baina lanposturik gabe gelditu diren izangaien zerrendan izangai gehiagorik ez dagoenez, ezin da plaza hori bete. Beraz, bidezkoa da bete gabe deklaratzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe deklaratzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko familiako eta komunitateko medikuntzako medikuen plaza huts bat (OOLT–LZB–LZA–OOLTko Laguntza), Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2072E/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako deialditik eratorritako prozesuan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 42/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko azaroaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2514449