2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa Lizasoaingo 1. exekuzio-unitatean. Behin betiko onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Oltza Zendeako Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan aldaketa puntual bat egiteko espedientearen testu bategina. Aldaketa Lizasoaingo 1. exekuzio-unitateari eragiten dio, eta Antonia Luis Gil-Delgado Andrada-Vanderwildek sustatu du. Testua IS arquitectos-ek (Carlos Ibarrola Pérez eta Berta Sánchez Nicuesa) idatzi du.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie bide administratiboa agortzen duen erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, dagokion Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluekin bat.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oltza zendean, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2514336