231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2026rako lurralde-kontribuzioaren gaineko zergaren karga-tasa

Burlatako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa garatzeko, erabaki hau hartu zen:

1.–%0,346koa den lurralde-kontribuzioko zergaren karga-tasa onartzea 2026. urterako.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (http://sedelectronica.burlada.es) argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

3.–Alkatetzari ahalmena ematea akordio hau aplikatzeko eta garatzeko sinatu beharreko agiri guztiak sinatzeko.

Jende guztiak jakin dezan argitaratzen da.

Burlatan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2514284