231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzeko arauak ematen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2025eko irailaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren lokalen erabilera herritarren elkarteei lagatzeko arauak ematen dituen ordenantza fiskalean.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta haren testu osoa argitaratzen da.

Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beriainen, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ALDAKETA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA HERRITARREN ELKARTEEI LAGATZEKO ARAUAK EMATEN DITUEN ORDENANTZAN

3. artikuluko 5. paragrafoan:

Honela dioen tokian:

"Ordenantza honen xede diren lokalen lagapena baloratzeko, entitate eskatzaileak hiru entitate mota hauetan sailkatuko dira".

Honela behar du:

"Ordenantza honen xede diren lokalen lagapena baloratzeko, entitate eskatzaileak bi entitate mota hauetan sailkatuko dira".

5. artikuluan, 3. paragrafoaren atzetik, paragrafo hau gehitzen da:

"Halaber, hau nabarmendu behar da:

a) Lagatako gunean egiten diren jarduera publikoak Beriaingo Udalarekin adostu beharko dira, eta haren onespena beharko dute.

b) Jarduera horiek eta haien publizitatea Beriaingo herritar guztiei zuzendu beharko zaie.

c) Jarduera horien publizitateak betiere Beriaingo Udalaren logotipoa eramanen du, entitate laguntzailea dela agertzeko".

Eguneratzen da laga daitezkeen aretoen zerrenda, ordenantzaren eranskinean jasotzen direnak; hala, obren eta aldaketen ondotik, honako hauek izanen dira:

ERANSKINA.–LAGA DAITEZKEEN LOKALAK

LOKALA

ARETOA

JABETZA MOTA

ERABILERA

Ikastetxea

Ikastetxeko gimnasioa

JP ZP

Osorik

Ikastetxea

Eskualdeko ikastetxeko lokala

JP ZP

Osorik

Liburutegi zaharra

Liburutegi zaharra

OND

Osorik

Sierra del Perdóneko etxabea

Areto handia

OND

Partziala

Sierra del Perdóneko etxabea

Gela txikia

OND

Osorik

Kiroldegia

Kirol anitzeko pista

JP ZP

Partziala

Kiroldegia

Kiroldegia Jarduera aretoa

JP ZP

Partziala

Kultur etxea

Xake aretoa

JP ZP

Partziala

Kultur etxea

Musika eskolako haurren gela

JP ZP

Partziala

Kultur etxea

Ambigú aretoa

JP ZP

Partziala

Herriko etxea

Jarduera aretoa

JP ZP

Partziala

Gazteen zentroa

Gazteen zentroa

JP ZP

Partziala

Gazteen zentroa

Gazteen zentroko biltegia

JP ZP

Partziala

Erretiratuen elkartea

Kasinoa

OND

Osorik

Odón Sagüéseko etxabea

Odón Sagüéseko etxabea

OND

Osorik

Nabea

JP ZP

Aldian behin lagatzea

Morea baltsa

OND

Etengabeko lagapena

Laburdurak:

JP: jabari publikoa.

ZP: zerbitzu publikoa.

OND: ondarea.

Iragarkiaren kodea: L2514485