2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa udal merkataritza-sozietatearen estatutuetan. Hasierako onespena
Basaburuko Udalak, 2025eko urriaren 29an, hasiera batez erabaki zuen aldatzea eguneko egoitza kudeatzen duen udal merkataritza-sozietatearen estatutuak. Hona hemen aldaketa:
1. Hasiera batean onartzea oso-osorik kapital publikoak osaturiko merkataritza-sozietatearen estatutuen aldaketa, 3. eta 4 artikuluei dagokiena.
2. Estatutuen aldaketaren proiektua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, alegazioak eta oharrak aurkez daitezen.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legaren 192. eta 197. artikuluetan, Toki Araubidearen arloan indarra duten xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 85.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Basaburuan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2514291