2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Aldaketa, Udal Planaren Eraikingintza Ordenantzaren 18., 36., 54., 56. eta 60. artikuluetan. Hasierako onespena
Udal honek, 2025eko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea aldaketa egitea Basaburuko Udal Planaren Eraikingintza Ordenantzaren 18., 36., 54., 56. eta 60. artikuluetan.
Hura jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Basaburuan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2514286