231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2025eko urriaren 29an, hasiera batez onetsi zituen lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zergaren aukerako hobariak.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoz onetsita geldituko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Basaburuan, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2514275