231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Xehetasun-azterketa, Eultza sektoreko UE-2 unitateko 1.6.3 lurzatian. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Barañaingo Eultza sektoreko UE-2 unitateko 1.6.3 lurzatian, Promociones Erro y Eugui SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egon zen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta jendaurreko aldian inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatu xehetasun-azterketa, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Barañainen, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

L2514305

Iragarkiaren kodea: