231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2033E/2025 EBAZPENA, urriaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten plaza batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian sartutako plazak eta, horrenbestez, deialdian izena emateko beste epe bat irekitzen baita.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 663E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen arloko fakultatibo espezialisten 105 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, eta deialdian sartutako plazak argitaratu ziren. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan. Ebazpen horretan, deialdian eskainitako plazak argitaratu ziren.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan Laneko Medikuntzako arloko fakultatibo espezialisten plaza batzuk merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian sartutako plazak aldatzea, honela: 4028 eta 71878 plazen ordez 1683 eta 6626 plazak sartzen dira. Plaza horiek guztiak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak dira.

2. Deialdian izena emateko beste epe bat irekitzea, 10 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko urriaren 29an.–Zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2514246