231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2026rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako karga-tasa, indize eta prezio publikoak.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak, epe horretan.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aiegin, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2514458