231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2025eko urriaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasierako onespena eman zion, aho batez, Arantzako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da eta testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2514347