231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Aldaketa, Erabilera anitzeko aretoaren kudeaketaren eta barne araubidearen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2025eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Araizko Udalaren erabilera anitzeko aretoaren kudeaketaren eta barne araubidearen gaineko ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantzan onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.

Araitzen, 2025eko urriaren 31n.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2514319