231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ordenantza fiskala, Udalaren haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena (12. ordenantza fiskala). Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Antsoaingo Udalaren haur eskolan zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen 12. ordenantza fiskala. Hasiera batez onesteko erabakia argitara eman zen 2025eko 184. aldizkari ofizialean, irailaren 16an, eta argitaratzearekin batera ireki zen jendaurreko aldia, alegazioak aurkez zitezen. Jendaurreko aldi horretan, inork ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Argitara ematen da 12. ordenantza fiskala, Antsoaingo Udalaren haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.

UDALAREN HAUR ESKOLAKO ZAINTZA ETA EGONALDI ZERBITZUA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA

12. ORDENANTZA (PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAUA)

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezartzen da jarraikiz 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

2. artikulua. Ordaindu beharra

Prezio publikoa ordaindu beharko dute haur eskolako zerbitzuaren onuradun diren familiek.

3. artikulua. Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta haur eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

4. artikulua. Kuota zehazteko unea.

Matrikula egiteko unean aurkeztu beharko da egoki den tarifa kalkulatzeko eskatzen den dokumentazio guztia.

Tarifen kalkulua ikasturtearen hasieran eginen da, eta horiek aplikatuko dira ikasturtearen iraunaldi osoan (10,5 hilabete).

5. artikulua. Ordaindu beharreko kuotak zehaztea (2025-2026 ikasturterako):

Betiere, hileko gehieneko tarifak honako hauek izanen dira:

Eskolatzea

0,00 euro

Jantokia

95,00 euro

Tarifa horiek per capita errentaren arabera murriztuko dira; hala, honako taula hauetan jaso dira ordaindu beharreko tarifak:

FAMILIA OROKORRAK

Per capita errentaren tarteak

Jantokiko tarifa

(eurotan)

Zenbateko honetatik (eurotan)

Honetara
(eurotan)

> 15.000

95

12.400,01

15.000

95

10.700,01

12.400

95

9.300,01

10.700

95

7.980,01

9.300

84

6.650,01

7.980

84

5,500,01

6.650

66

4.500,01

5.500

58

3350,01

4.500

56

< 3.350,01

52

FAMILIA GURASOBAKARRAK

Per capita errentaren tarteak

Jantokiko tarifa
(eurotan)

Zenbateko honetatik (eurotan)

Honetara
(eurotan)

> 15.000

84

12.400,01

15.000

84

10.700,01

12.400

84

9.300,01

10.700

84

7.980,01

9.300

66

6.650,01

7.980

66

5,500,01

6.650

52

4.500,01

5.500

42

3350,01

4.500

32

< 3.350,01

25

6. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.

Familia-unitatearen kontzeptua izanen da ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan araututakoa (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretua):

"71. artikulua. Familia-unitatearen kontzeptua.

1. Zerga honi dagokionez, ondokoak dira familia-unitateak:

a) Legez bereizirik ez dauden ezkontideek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Legeria berekiaren araberako bikote egonkor batek eta, izanez gero, adingabeko seme-alabek osatua (gurasoen baimenarekin beraiengandik lokabe bizi direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, ordezkaritzako kuradoretzaren pean dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betekizunak betetzen badituzte..

a), b) eta c) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, tutoretza edo harrera bitartez subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak seme-alabekin parekatuko dira aplikatzekoa den legeria zibilean ezarritako moduan. Seme-alabekin halaber parekatuko dira epailearen aginduz subjektu pasiboaren zaintza eta babesaren pean dauden pertsonak, aurrekoez bestelako egoeretan daudenak.

2. Ezin da aldi berean bi familia-unitatetako kidea izan.

3. Familia-unitateko kideak zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera aintzat hartuko da, familia-unitateko kideren bat urtean hil ezean; izan ere, kasu horretan familia-unitateko gainerako kideek zergak, hildakoaren errentak barne, batera ordaintzea aukeratu ahal izango dute. Aukera hori ez da bidezkoa izango, ezkontideetako bat hil, eta urtea amaitu baino lehen alarguna berriro ezkontzen denean".

2. Per capita errenta eta, ondorioz, aplikatu beharreko tarifa kalkulatzeko, familia-unitateko kidetzat hartuko dira, halaber, honako bitarte honetan jaiotako haurrak: 2025eko (eta hurrenez hurreneko urteetako) urtarrilaren 1etik hasita, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxean ikasturtea hasten den egunera arte.

3. Harreran dauden adingabeen kasuan, harrerako familiari aplikatuko zaio aurreko puntuetan xedatu dena.

4. Inguruabar guztiak behar bezala justifikatu beharko dira erakunde ofizialek emandako indarreko agirien bidez.

5. Matrikula egin eta gero, ez da aldaketarik kontuan hartuko, salbu eta familia gurasobakarraren frogagiria aurkeztea, baldin eta aurkezten bada matrikula egin ondotik eta haur-eskolan ikasturtea hasi bitartean; inguruabar hori, betiere, behar bezala justifikatu beharko da.

6. Era berean, familia-unitatearen diru-sarrerak nabarmen jaitsi badira 2025. urtean (eta hurrenez hurreneko urteetan), eta ikasturtea hasi bitartean, errentak jasotzen zituen familia-unitateko kideren bat hil delako, inguruabar hori jasota uzten ahalko da, horren frogagiriak erantsirik.

7. Haur bati baja eman ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia-unitateko kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

7. artikulua. Urteko errenta eta per capita errenta kalkulatzea.

1. Familia-unitatearen errenta hau izanen da: familia-unitateko kide konputagarri izanik PFEZaren aitorpena egitera beharturik dauden familia-unitateko kide guztien errenta aitorpenean ageri diren likidazio oinarri orokorren batura (Nafarroako 2024. urteko errenta-aitorpeneko 550 laukia, eta hurrenez hurreneko urteetako baliokidea). Per capita urteko errenta ateratzeko, eragiketa hau eginen da: familia-unitatearen errenta zati familia-unitateko kideen kopurua. Ondorio praktikoetarako, tarifa honela kalkulatuko da:

2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2024ko (eta hurrenez hurreneko urteetako) zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko dira familia-unitatearen diru-sarrerak. Aitorpena egitera behartuta ez badaude, hori frogatzen duen dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, bestelako errentak edo diru-sarrerak jasotzen direla frogatzen duten agiriekin batera. Azken buruan, diru-sarreren zinpeko deklarazio bat aurkezten ahalko da, egoera sozioekonomikoa frogatzen duen txosten sozial batekin batera.

3. Ezartzen den epearen barrenean 2024ko (eta hurrenez hurreneko urteetako) errenta aitorpena edo diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan. Ikasturtearen hasieran jakinaraziko zaie familiei zer tarifa dagokien ordaintzea.

4. Familia-unitateek bi seme-alaba baino gehiago badituzte eskolan, lehenak ordainduko du taularen arabera dagokion tarifa, eta bigarrenak eta hurrengoek, tarifa txikiena.

8. artikulua. Kuotak kobratzea.

Helbideratutako ordainagiria izanen da ordaintzeko bide bakarra, matrikula egitean adierazitako kontu-zenbakian kargaturik. Ordainagiriak hil bakoitzaren hasieran kobratuko dira, abuztuan izan ezik, hura iraileko ordainagiriarekin batera igorriko baita.

9. artikulua. Matrikulazio gastuak.

Matrikula egiten denean, 70 euro ordainduko dira matrikulazio gastu gisa. Zenbateko hori ikasturtearen bukaeran konpentsatuko da (ekaina). Familiek zenbateko hori sartuko dute matrikulatzean jakinarazten zaien Udalaren banku-kontuaren zenbakian, eta diru-sarreran aditzera emanen dituzte matrikulatzen den haurraren izen-deiturak.

10. artikulua. Deskontuak jantoki zerbitzura ez joateagatik.

Familiek jantokiko kuota osoa ordaindu beharko dute, salbu kasu hauetan:

–Harrera-aldia. Harrera-aldia abuztuan bada, bat etorririk ikastetxeak ikasturte hasieran sartzeko ezarritako datarekin, ez da ezer kobratuko jantokiagatik, janariarengatik eta egiturazko gastuengatik, harik eta zerbitzua erabiltzen hasten den arte. Irailetik aurrera, jantoki zerbitzua erabiltzen hasi ez direnei menuaren zenbatekoa (janaria) baizik ez zaie deskontatuko.

–Agiri bidez justifikaturiko absentziak deskontatuko dira, baldin ondoz ondoko 7 eskola-egun edo gehiagokoak badira. Absentziak deskontatzeko, gutxienez 3 egun lehenago jakinarazi beharko dira haur-eskolan, telefonoz edo posta elektronikoz. Jantokiaren deskontua idatziz eskatu beharko da eskabide orokor bat aurkeztuz, udaletxean edo egoitza elektronikoaren bidez, absentziaren arrazoia justifikatzeko agiriarekin batera. Jantokiaren deskontua eskatzeko epea izanen da 7 egun naturalekoa, haurra eskolara itzultzen den egunetik zenbatzen hasita, edo baja eskatzen den egunetik edo ikasturteko azken eskola-egunetik.

Kausa justifikatuak izanen dira haurren gaixotasunak edo salbuespenezko beste egoera batzuk, banan-banan baloratu beharrekoak.

Halakoetan, menuaren zenbatekoa (janaria) baizik ez da deskontatuko. Aurreko paragrafoetan menuagatik aipatzen den deskonturako, deskontatu beharreko prezioa ikasturte bakoitzean ezarriko da erreferentziatzat harturik aurreko ikasturteko menuaren kostua. Familiek berek ekarritako esnea besterik hartzen ez duten haurren familiei ez zaie ezer kobratuko jantokiagatik, harik eta jantokia erabiltzen hasten diren arte edo 8 hilabete bete arte.

–Matrikula ikasturtea hasita dagoenean egiten bada, hilekoak ordainduko dira hura egiten den hilabetetik aurrera. Hala ere, hilaren 15etik aurrera egiten bada (egun hori barne), lehen hileko ordainketa izanen da hileko tarifaren %50. Halakoetan, harrera-aldian, menuaren zenbatekoa (janaria) baizik ez da deskontatuko.

11. artikulua. Zerbitzuan baja ematea.

Baja emateko eskaera guztiak eginen dira eskabide orokor bat aurkeztuz, udaletxean edo egoitza elektronikoaren bidez.

Lehen hilekoa ez kobratzeko, baja aurkezteko muga-eguna izanen da abuztuaren 15a. Bestela, lehen hilekoa kobratuko da. Ez da inola ere itzuliko matrikulatzean ordaindutako hasierako kuota.

Ikasturtean zehar, dagokion ordainagiria igor ez dadin, muga-eguna izanen da aurreko hilabeteko azken eguna. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko.

Ikasturtea hasita dagoenean, baja justifikatua izanen da horren arrazoia denean matrikulatutako haurren gaixotasuna, edo familia-unitatea beste udalerri batera aldatzea, edo lan-egoera aldatzea, gerora sortutako prekaritate ekonomikoarekin; betiere, agiri bidez justifikatu beharko da, bajaren eskaera aurkeztean.

Udalak salbuespenezko beste egoera batzuk aintzat hartzen ahalko ditu, Antsoaingo Gizarte Zerbitzuaren edo beste zerbitzu ofizial batzuen agirien bidez justifikaturikoak.

Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural iraganik ikastetxera azaltzen ez den haurrari nahitaezko baja emanen zaio; orobat, ikastetxean hasi eta, justifikaziorik gabe, hamabost egun naturalean jarraian agertzen ez denari. Eskola hilabetea hasi ondoren uzten bada, ordainagiriaren zenbatekoa ez da itzuliko eta haren itzulketa ez da onartuko. Halakoetan, entitate titularrak idatziz jakinaraziko dio familiari haurrari baja eman zaiola eskolan.

Nahitaezko baja emanen zaio haurrari, halaber, haren familiak ez baditu bi hileko ordainketak egiten.

Ikasturtean zehar gertatzen diren bajak direla-eta, justifikatuak izan zein ez, ez da itzuliko matrikulatzean ordaindutako hasierako kuota (matrikulazio gastuak).

12. artikulua. Plazak mantentzea.

Haurrak matrikula egina badu ikastetxean baina ezin bada joan kausa justifikatu bat dela-eta, eskubidea izanen du plaza gordetzeko, behar-beharrezkoa den denborarako, dagokion tarifa ordaindurik (jantokiaren prezioa, janaria deskontaturik). Betiere, agiri bidez frogatu beharko da dena delako kausa. Ez joateko kausa behin desagertuta haurra eskolara joaten ez bada, baja emanen zaio, eta itxarote-zerrendan dagoen lehenbizikoari deituko zaio. Udalak eskumena izanen du familiak alegatzen duen kausa justifikatutzat hartzeko edo ez hartzeko, bai eta plaza zenbat denboraz gorde beharko zaion erabakitzeko ere.

13. artikulua. Kuotak ez ordaintzea.

Familiek ordaintzen ez dituzten kuotak kobratuko dira premiamenduzko administrazio-prozeduraren bidez.

14. artikulua. Prezioak arautzen dituen arau hau aldatzea.

Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiz aldatzen ahalko da "Udalaren haur eskolako zaintza eta egonaldi zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituen arau" hau.

Antsoainen, 2025eko irailaren 3an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2514324