231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Indarrik gabe uztea honako hau: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko abuztuaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indarrik gabe uztea honako hau: ordenantza fiskala, tasa arautzen duena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako hidrokarburoentzat. Ordenantza hori Udalaren 2023ko urriaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen, eta 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, abenduaren 29an. Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an.

Jendaurreko aldia iraganik inork alegaziorik egin gabe, eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2025eko urriaren 29an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2514146