2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALBIASUKO KONTZEJUA
25-01752 gora jotzeko errekurtsoa, herri-lurrak berreskuratzeko ikerketari buruz
Interesdunak epatzea Elena Michaus Berazak eta beste batzuek Albiasuko Kontzejuaren jarduterik ezaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan, herri-lurrak berreskuratzeko ikerketa-espedientea hasteko erabakia betearazteari dagokionez.
Horiek horrela, interesdunak epatzen dira, alegazioak egin ahal izan ditzaten Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero. Horretarako epea hamar egun baliodunekoa da gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan ezarritakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Bestela, baliatzen ahalko dute urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako edozein (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Albiasuko Kontzejuan. Hura eskatu nahi izanez gero, idatzi behar da concejo.albiasu@gmail.com helbidera, aditzera emanez zer helbide elektronikotara nahi den bidaltzea.
Albiasun, 2025eko urriaren 4an.–Kontzejuko burua, Jose Javier Oquiñena.
Iragarkiaren kodea: L2514486