231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak urriaren 15ean emandako 153C/2025 Ebazpenarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen hori 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4koan. Hartan akatsa atzeman da. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.

Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboan,

Honako hau argitaratu zen tokian:

"Berrikuspenaren menpeko beste kontzeptu ekonomiko batzuk:

23. artikulua. Dietak.

–Dieta osoa: 36,45 euro eguneko.

–Dieta erdia: 15,44 euro eguneko."

Honako hau ezartzen du ebazpen horrek:

"Berrikuspenaren menpeko beste kontzeptu ekonomiko batzuk:

23. artikulua. Dietak.

–Dieta osoa: 38,75 euro eguneko.

–Dieta erdia: 15,97 euro eguneko."

Iruñean, 2025eko azaroaren 14an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2515047