1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
5275E/2025 EBAZPENA, urriaren 23koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita, 2025. urterako, eta deialdia aldatzen, dirulaguntza hauetarako: lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 789692.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta martxoaren 27ko 472E/2019 Ebazpenaren bidez aldatu.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 5514E/2024 Ebazpenaren bidez, 1.500.000,00 euroko gastua baimendu zen 2025. urterako.
Aurrekontu ekitaldi honetan 33 eskaerari baietza eman zaie, eta emandako laguntza 867.341,70 eurokoa izan da. Gaur den egunean partidan dagoen erabilgarria 632.658,30 eurokoa da. Gaur egun, 515.000 euroko aurreikuspena dago.
Hori dela eta, proposatzen da gasturako baimena kentzea, aurrekontuko partidako 100.000,00 euroko gasturako, hain zuzen.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Baimena kentzea 2025. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastuen aurrekontuaren 100.000,00 euroko gastu bat egiteko. Gastu hori "Enplegu zentro berezietarako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241109 partidaren kargurakoa zen, lanbide jarduerari laguntzeko unitateentzako dirulaguntzak ordaintzeko, enplegu zentro berezietako egokitze pertsonal eta sozialeko zerbitzuen esparruan (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 25eko 502/2018 Ebazpenaren bidez araututako dirulaguntzak, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean 789692 zenbakia dutenak).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen jurisdikzio-ordenari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2025eko urriaren 23an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2513930