231. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

216/2025 EBAZPENA, urriaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2025. urterako gastua handitzea desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak, laneratze prozesuan lagun eginez, lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzen deialdirako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 811786.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 23an emandako 973/2019 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 13ko 015/2025 Ebazpenaren bidez, 45.000,00 euroko gastua baimendu zen 2025erako.

Aurten 39.194,64 euro erabili dira aurrekontuan. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 5.000 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea gastua 5.000,00 euro handitzeko, 2025. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, desgaitasuna duten eta zailtasun bereziak dituzten pertsonak, laneratze prozesuan lagun eginez, lan-merkatu arruntean sartzen laguntzeko dirulaguntzetarako (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 23ko 972/2019 Ebazpenaren bidez araututako dirulaguntzak, Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 811786 zenbakia); zehazki, partida honen kargura: "Konferentzia Sektoriala. Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 [PEP: E-24/000673-01] partida.

2. Gehikuntza honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2025eko urriaren 21ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2513929