1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3155/2025 EBAZPENA, urriaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, analisi klinikoetako arloko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 19ko 2364E/2024 Ebazpenaren bidez, sarrera-deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arloko fakultatibo espezialisten gehienez 74 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez; horien artean Analisiko Klinikoetako arloko fakultatibo espezialisten plazak daude. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 10eko 2562E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko abenduaren 11n.
Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaituta, 2025eko abuztuaren 11n, irailaren 15ean eta urriaren 17an eman ziren argitara, ondoz ondo, deialdietako baldintzak betetzen dituzten izangaien artean puntuaziorik handiena lortu dutenen aldeko izendapen proposamenak.
Proposatutako bi hautagaik ez dute eskatutako dokumentazioa aurkeztu. Proposatutako gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; beraz, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, analisi klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuan aritzeko:
–Txanda irekia:
ARMENDÁRIZ BRUGOS, CRISTINA
VALLEJO RUIZ, MIREN
MORENO GONZÁLEZ, BEATRIZ
LUQUIN IRIGOYEN, MARÍA
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean ez baldin badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Tuterako Osasun Barrutiko Langileriaren Kudeaketarako Atalera) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko urriaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
TXANDA | DEITURAK ETA IZENA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | ZENTROA | HERRIA |
Irekia | ARMENDÁRIZ BRUGOS, CRISTINA | 69756 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | VALLEJO RUIZ, MIREN | 62964 | FUNTZIONARIOA | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA |
Irekia | MORENO GONZÁLEZ, BEATRIZ | 71726 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Irekia | LUQUIN IRIGOYEN, MARÍA | 65696 | FUNTZIONARIOA | REINA SOFÍA OSPITALEA | TUTERA |
Iragarkiaren kodea: F2514065