23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK

LUREDERRA FUNDAZIOA

2025eko lanaldiari buruzko hitzarmena

Argitara ematen da, Lurederra fundazioaren eta langileen arteko hitzarmena, 2025eko lanaldiari buruzkoa. Hitzarmena 2024ko azaroaren 25ean sinatu zuten:

Lurederra fundazioaren urteko lanaldia 2025erako mila eta zazpiehun (1.700) ordukoa izanen da, hortaz, hobekuntza bat eman da urteko gehienezko ohiko lanaldiarekin alderatuta, zeinak hartzen baititu mila zazpiehun eta berrogeita hamabi (1.792) lanordu. Urteko gehienezko lanaldiari dagokion zenbatekoa jasota dago Ingeniaritza enpresen, azterketa teknikoko bulegoen eta ikuskaritzan, gainbegiratzean eta kontrol teknikoan eta kalitate kontrolean dihardutenen XX. hitzarmen kolektibo nazionalaren 22. artikuluan (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2023ko martxokoa), eta Lurederra fundazioa, hitzarmen horren parte da.

Los Arcosen, 2024ko abenduaren 16an.–Lurederra fundazioko zuzendaria, Claudio Fernández Acevedo.

Iragarkiaren kodea: P2501262