23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Hegazti harrapariek habia egiten duten eremura sartzeko mugak

Errege Bardearen Komunitateko buruak honako ebazpen hau eman du:

Ikusirik: 65/2025 espedientea, sarrerak mugatzekoa El Plano-Blanca Alta hegaztiendako babes bereziko eremuaren zati batean, hegazti harkaiztar habiagileak babesteko, zeinean aurkezten baita Alejandro Urmeneta Komunitateko biologoaren txosten teknikoa, honi buruzkoa: "Paseariak sartzea murrizten hasteko beharra hegazti harrapariek habia egiten duten eremuetan".

Kontuan harturik: Kontuan harturik Komunitateko biologoaren 2024-0004 txosten teknikoa, zeinean azaltzen baitira zer sasoitan ugaltzen eta hazten diren espezie babestu batzuk (arrano beltza, sai zuria, hontz handia, belatz handia eta sai arrea), honako hau ondorioztatu da: "komeni dela albait lasterren jartzea sarrera mugatzeko kartelak hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan, eta ahalegina egitea betetzen direla begiratzeko".

Kontuan harturik: Indarreko ordenantzen arabera (117. artikulua), larrialdia denean, Komunitateko buruak hartzen ahalko ditu ekosistema mantentzeko beharrezko jotzen diren erabaki guztiak, edo Batzorde Iraunkorrari dagozkion erabakiak, lehen bileran gobernu organo horri erabakion berri emateko beharrarekin.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Sarrera debekatzeko eta mugatzeko agintzea txosten teknikoan aipaturiko hegazti harraparien ugaltze eremuetan, zehazki: El Plano-Blanca Alta hegaztiendako babes bereziko eremuan (La Gorra, Piskerra, La Ralla eta El Rallón). Debeku hau ezarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik Komunitateko Biologia Zerbitzuak beste txosten bat eman arte. Txosten berri horretan amaitutzat emanen da aurreko ataletan aipatutako espezieen ugalketa-sasoia.

2. Sarrera mugatzeari dagozkion seinaleak jar daitezela agintzea, hegazti harraparien ugaltze eremu nagusietan, bisitariek ikusteko moduko tokietan, behar bezala jakin dezaten murrizketa hori badagoela.

3. Neurri honen berri ematea Komunitatearen web-orriaren arduradunei, zabaldu eta argitara dezaten.

4. Komunitateko Landazaintza Zerbitzuari igortzea, jakinaren gainean egon daitezen eta kontrola egin dezaten.

5. Igortzea Guardia Zibilari (Castejongo SEPRONA), Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Landazaintza Zerbitzuari eta Foruzaingoari.

Tuteran, 2025eko urtarrilaren 28an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2501312