2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikuntzako materialen biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Titularra: Mendizaldu SL.
Jarduera: eraikuntzako materialen biltegia.
Tokia: Elkano-Ibiriku-Eguesko industrialdea, AR2-ko 1. sektorea, 11. intsulako 12/485 lurzatia.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2500712