2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
3/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Jendaurrean egon da Udalaren 2024ko aurrekontuan 3. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik (iragarkia argitaratu zen 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 24an, eta udal honen ediktu-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara. Hori dena, jarraikiz honako hauei: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
PARTIDA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1 2391 22609 | BERDINTASUNERAKO IPUINAK | 1.500 |
1 9200 1200901 | IDAZKARIAREN ORDAINSARIA | 3.000 |
1 9200 13100 | ADMINISTRARIAREN ORDAINSARIA | 2.000 |
1 9200 1600001 | UDALA - GIZARTE SEGURANTZA | 6.000 |
Hona hemen gastu horietarako proposatutako finantzaketa, jarraikiz aurreko paragrafoan aipatutako legeriari:
Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 12.500,00 euro.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urraulbeitin, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: L2500732