2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UITZIKO KONTZEJUA
Ordenantza, Herritarren lana edo auzolana arautzen duena. Hasierako onespena
Uitziko Kontzejuak, 2024ko abenduaren 11n eginiko batzarrean, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Herritarren lana edo auzolana arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako kontzeju erabakia Kontzejuaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Kontzejuaren idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.
Uitzin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Lehendakaria, Salvador Garcia Belmonte.
Iragarkiaren kodea: L2500886