23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Udal honek, 2021eko abenduaren 10eko osoko bilkuran, onetsi zuen aldatzea obra-lizentzien tasaren eta hilerriaren tasaren zerga-ordenantzak, 2022ko ekitaldirako, eta gainerako zerga-ordenantzak bere horretan uztea. Iragarkia 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 11n.

–Obra-lizentziak (gutxienez ere 35 euro).

–Hilerriaren tasa (gorpuzkiak lekualdatzea, ehorztea eta hobitik ateratzea, 100 euro).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Martin Unxen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2500741