2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, Otsakaingo SG-1 sistema orokorrean. Behin betiko onespena
Olaibarko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, bertzeak bertze, hasiera batez onestea hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa bat Olaibarko Udal Plan Orokorrean, Otsakaingo SG-1 sistema orokorraren jarduketa eremuan. Aldaketa Olaibarko Udalak sustatu du.
Hasierako onespenaren iragarkia 2023ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Olaibarren, 2024ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2500394