2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NABASKOZE
2025erako zerga-tasak
Nabaskozeko Udalak, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen honako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek ezartzea 2025eko ekitaldirako:
–2025erako zerga-tasak.
- Lurraren kontribuzioa: %0,25eko tasa bakarra.
- Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): tasa: %4,5.
- Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).
a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak: izanen dira ezarri direnak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
b) Kuota likidatzeko zerga-tasak: Karga-tasa bakarra ezartzea balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %16.
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: tarifa ofiziala.
–2025eko tasak eta prezio publikoak.
- Tramitatzeagatik hirigintzako udal plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.
- Tramitatzeagatik xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.
Nabaskozen, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.
Iragarkiaren kodea: L2500702