23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2024ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketen hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluak arau beraren 18. artikuluari dagokionez xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

2024-5 ALDAKETA

Kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 600,00 euro.

Gastuak, guztira: 9.900,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Gastu orokorretako gerakina: 600,00 euro.

2024-6 ALDAKETA

Aparteko kreditua gaitzeko espedientea; hona hemen laburpena:

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 2.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Gastu orokorretako gerakina: 2.000,00 euro.

Arradan (Murillo el Cuende), 2024ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2500761