23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Mendigorriko Udalak, 2022ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan.

Onesteko erabakia 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an, eta jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Mendigorrian, 2025eko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Ion Erro Arbizu.

ALDAKETA, ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

Etxeko animaliek erangidako enbarazuengatiko zenbait salaketa eta zehapen espedienteen izapidetzea dela medio, agerian gelditu da indarrean dagoen ordenantza ez dela aski bizilagunak zarata eta enbarazuetatik libratzeko.

Horregatik indarrean dagoen ordenantza aldatzea proposatzen da, zakur zaunkengatiko kalte eta galerarik gerta ez dadin.

Indarrean dagoen ordenantza aldatzen da, honela:

Ordenantzaren 2. artikuluari jarraikiz, ez da baimentzen etxebizitza partikularretan jendeari enbarazu edo arriskuak sortzen dizkioten etxe animaliak izatea.

Enbarazu edo egoera arriskutsuak gertatuz gero, Mendigorriko Udalak, bidezko egiaztapenak egin ondoren, errekerimendua egiten ahal dio eta egin behar dio etxeko animalien titularrari edo animaliak dauden etxeko jabeari, animalia gogaikarriak edo arriskutsuak edukitzeari utz diezaion.

Mendigorriko Udalak lehen errekerimendu bat eginen du. Lehen errekerimendua hartu eta hamabortz egunetara, animalia gogaikarriak edo arriskutsuak edukitzeari uzten ez bazaio, bigarren errekerimendu bat eginen da 500,00 euroko isun ohartarazpenarekin.

Bigarren errekerimendua ere ez bada betetzen, errekerimendu gehiago eginen dira, 500,00 euroko isun hertsatzaileak ezarrita. Hala, hurrenez hurren, hamabi errekerimendu gehienez.

Interesdunak errekerimenduak betetzen ez baditu, 3.000,00 euro bitarteko isuna jartzen ahalko da, ordenantzaren arau-hausteagatik.

Ordenantzaren 29.4 artikuluari gehitzea d) apartatua: "Arau-hauste oso larria izanen da ez betetzea jendeari enbarazu edo arriskuak sortzen dizkioten etxe animaliak edukitzeari uzteko Mendigorriko Udalaren errekerimenduak".

30. artikuluari paragrafo hau gehitu zaio: "29.4.d) artikuluan azaltzen diren arau-hausteei 3.000,00 euro bitarteko isuna ezarriko zaie".

Udalak behin betiko onesten du aldaketa Etxeko animalien ordenantzan, aurretik onetsia, eta zehapenen artikuluan gehitzen du animaliak edukitzeko jardunaren etetea, animalia horiek eramateko betebeharrarekin, arau-hauste oso larriengatik ez betez gero.

Iragarkiaren kodea: L2500650