23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Enkante publikoa, oihan-aprobetxamendua egiteko Saratsa-Aristregiko 49. fazeroan

Txulapaingo Udalari eta Saratsako Kontzejuari baimena eman zaie beren herri-basoaren aprobetxamendua egiteko, Basoen eta Ehizaren Zerbitzu zuzendariaren irailaren 24ko 170/2024 Ebazpenaren bidez. Hala, enkante publikoa eginen dute, gutun-azal itxien prozeduraren bitartez, 1. lotearen oihan-aprobetxamendua adjudikatzeko:

–1. lotea: 1.808 Austriako pinu beltz, Izkueta eta Eltxu parajeetan. 931,56 m³, eta, horietatik, papererako/biomasarako: %16; enbor txikia / canterra: %57; eta zerrategirako edo zutoinetarako: %28.

Balorazioa, guztira: 26.814,15 3 euro (BEZa, kanpo: %12). Hauxe da ondoriozko prezioa: 28.784 euro, edo 20,15 euro estereo bakoitzeko (0,7 m³ / estereoa).

Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Udalaren bulegoetan, edo, bestela, proposamenak aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak aurkeztu beharko dira Nafarroako Kontratazioaren Atarian adierazten den azken eguneko 14:00ak arte.

Proposamenak irekitzea: Txulapaingo Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.

Markalainen (Txulapain), 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2500768