23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Xehetasun-azterketa, Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 34. eta 35. lurzatietan. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Getze Ibargoitiko 3. poligonoko 34. eta 35. lurzatien xehetasun-azterketa, Iosu Valencia Ojerrek eta Asier Valencia Ojerrek sustatua eta José Luis García Silvak idatzia.

Iragarkia argitaratu zen 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 24an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Ez zen alegaziorik aurkeztu, eta, horrenbestez, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa.

Argitara ematen da onetsitako testu arauemailea, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuta dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Idotzinen, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2500395