23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2025eko lan-egutegia

Funesko Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 20an, ebazpen bat eman zuen. Haren bidez onetsi zuen Funesko Udalaren bulegoetako langileen 2025eko lanegunen eta jaiegunen egutegia, eta, orobat, deklaratu zuen zein egun izanen diren baliogabeak epeak zenbatzeari dagokionez. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (haren bidez aldatu zen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, eta urteko egiazko 1.592ko lanordu kopurua ezarri zen Nafarroako administrazio publikoetako enplegatuetatik Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnendako), eta Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenari jarraikiz (haren bidez zehaztu ziren, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko asteguneko jaiak).

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa 2025eko lan-egutegirako proposamenaren gainean,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Egun baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortziral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Onestea aste barreneko jaiegunen egutegia, 2025ekoa, Funesko Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileendako. Hona hemen:

Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, lanik gabeko egunak dira:

–Urtarrilean: 2a eta 3a.

–Maiatzean: 2a eta 16a.

–Abuztua: 8a, 11, 12a, 13a eta 14a (herriko bestak).

–Abenduan: 24a, 26a eta 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 da Funesko Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileendako, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/199 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Eguneroko lanaldiak 7 ordu eta 20 minutu iraunen du, 07:40tik 15:00ak arte, astelehenetik ortziralera.

b) Honen aurreko apartatuetan jasotako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko ez udal brigadako langileei ez Udaltzaingoko agenteei ere; izan ere, zerbitzuaren beharrak direla-eta, egutegi espezifiko bat izanen dute.

Laugarrena.–Udal bulegoetan, jendearendako ordutegia izanen da 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera, salbu eta lehenengo puntuan jaiegun deklaratutakoetan eta bigarrenean lanik gabeko egun deklaratutakoetan. Izan ere, egun horietan itxita egonen da Funesko Udala.

Bosgarrena.–Lan-egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Funesko Udaleko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Funesen, 2025eko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2500769