23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat 2024ko plantilla organikoan. Aldaketa horrek eragiten dio plantilla horretan 1-03 zenbakia duen administrari ofizialaren lanpostuari.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egon zen legez ezarritako moduan eta epean; iragarkia Udalaren iragarki-taulan eta 2024ko 169. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 20an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira plantilla organikoan eginiko aldaketak, egokiak diren legezko ondorioetarako:

Lanpostuaren kodea: 03 zenbakia.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. C maila.

Araubide juridikoa: funtzionarioa.

Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Osagarriak: %10+%20,52, lanpostuko osagarria; %12, mailako berariazkoa.

Egungo egoera: hutsik.

Faltzesen, 2025eko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.

Iragarkiaren kodea: L2501151