23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Akats zuzenketa, Udal lokalen, kultur etxearen, igerilekuetako instalazioen eta pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean

Akatsa atzeman denez Udal lokalen, kultur etxearen, igerilekuetako instalazioen eta pilotalekuaren erabilera arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespenari buruzko iragarkian (euskarazko bertsioan), zeina argitaratu baitzen 2024ko 262. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27an, hona hemen dagokion zuzenketa.

Euskarazko bertsioko "Kultur etxearen erabilera" atalean, honako hau dioenean:

"Bisita gidatuak (Turismo bulegoa-bertze batzuk): 2,00 euro".

Hau esan behar du:

"Bisita gidatuak (Turismo bulegoa-bertze batzuk): 3,00 euro".

Etxalarren, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2500706