1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4740/2024 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 3300/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 3300/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko (2024ko 196. Nafarroako Aldizkarian argitaratu zen, irailaren 26koan).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 4198/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen (2024ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan).
Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari zuzendutako idazki baten bidez, epaimahaiko idazkariak jakinarazi du kalifikazio-epaimahaiko kide baten izendapena aldatu behar dela, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2.b) artikuluan aurreikusitako abstentzio-kausa baten ondorioz, eta, beraz, ordeztu egin behar dela.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 3300/2024 Ebazpenean ezarritako kalifikazio-epaimahaiaren osaera aldatzea. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko.
2. Epaimahai horretako idazkari izendatzea, Ana Sáinz Jiménez andrearen ordez, David Sotillo Portilla jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kutsaduraren aurkako Prebentzio Ataleko burua.
3. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea eta deialdiaren web fitxan argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abenduaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2418799