23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2025erako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak

Buñuelgo Udalak, 2024ko urriaren 7an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen horiek guztiak.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratu zen 2024ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an), eta inork ez du aurkeztu erreklamazio nahiz oharrik. Beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.

Buñuelen, 2024ko abenduaren 17an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

ZERGAK

–Lurraren kontribuzioa: %0,315eko karga-tasa. Balorazio ponentzia berria behin betiko onesten bada, aplikatzen den zerga-tasak bermatu beharko ditu aurreko ponentziarekin sortzen ziren baliabide ekonomiko berberak.

Eta onetsi denez %0,258eko karga-tasa aplikatuko da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea (1,4).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,35eko karga-tasa.

–Gainbalioaren gaineko zerga: %14ko karga-tasa. Sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunari buruzko Foru Legea), azken eskualdaketatik iragandako urte kopuruaren arabera, 2025erako eguneratuak (2024ko 265. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa), hori guztia, bat etorriz abenduaren 26ko 20/2024 Foru Legean ezarritakoarekin (lege horren bidez, zenbait zerga aldatu eta bertze tributu-neurri batzuk hartu ziren).

TASAK

–Agiriak egin eta izapidetzeagatik:

  • Konpultsak: Euro bat, konpultsatutako orrialde bakoitzeko(20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera 0,20 euroko kostua izanen du bakoitzak).
  • Ziurtagiria: 2 euro ziurtagiri bakoitzeko.

–Ahots publikoa:

  • Bandoa: 3,50 euro bando bakoitzeko.

–Irekitzeko lizentzia: 89 euro, dendek, industria txikiek (20 langile bitartekoak); 200 euro, dendek, enpresek... (21 eta 50 langile bitartekoak); 500 euro, dendek, enpresek... (50 langile baino gehiago).

–Argiaren, telefoniaren eta gasaren aprobetxamendua: herrian duten fakturazioaren %1,5.

Eremu publikoaren erabilera.

–Terrazak: 25,00 euro mahai bakoitzeko, urtean.

  • Terrazaren bidez lurzorua okupatzea, soilik herriko festetan, Santa Ana jaietan eta gazteen jaietan: tarifa bakarra 15,00 euro, urtean (gehienez 5 mahai). Mahai gehigarri bakoitzeko 5 euroko tarifa gehituko da.

–Merkatu txikia:

  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, urtean: 171,00 euro.
  • Modulu finkoak, 2 metrokoak, seihilekoan: 85,50 euro.
  • Modulu hutsak, 6 metro artekoak: 13,00 euro egunean; hortik goitiko metro bakoitzeko: 1,50 euro egunean.

–Feriak:

  • Saltoki txikiak: 10,00 euro eguneko.
  • Saltokiak, 11 metrorainokoak: 16,00 euro eguneko.
  • Saltokiak, 12 metrotik goitikoak, 7,50 euroko osagarria metro eta egun bakoitzeko.

–Obrak egiteko okupatzea:

  • Espaloiaren okupazioa: lehenbiziko hiru egunean ordaindu gabe, eta hortik goiti 7,00 euro egunean.
  • Karrika erdia: lehenbiziko 15 egunetan: 7,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 11,00 euro egunean. Gainerako egunetan: 20,50 euro.
  • Karrika osoa: lehenbiziko 7 egunetan: 11,00 euro egunean. Hurrengo hilabetean: 21,00 euro egunean. Hurrengo 2 hilabeteetan: 54,50 euro egunean. Gainerako egunetan: 106,50 euro eguneko.
  • Kasu berezietan, bi hilabeteko epea iragan bada ere, Udaleko teknikariaren txostena egin ondotik, 54,50 euro kobratuko dira eguneko eta ez 106,50 euro.

–Ibiak: 69 euro urtean.

–Hilerria:

  • Nitxoak: 527,50 euro nitxo bakoitzeko.
  • Lurrean: 527,50 euro/m².
  • Kolunbarioak: 384,00 euro, kolunbario bakoitza.

Kirol-instalazioen erabilera.

–Igerilekuak:

  • Abonuak:
    • Banakako abonuak:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 17,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 34,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 46,50 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 38,50 euro.
    • Familiendako abonuak:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 16,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 31,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 42,50 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 14,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 28,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 39,50 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 13,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 25,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 32,50 euro.
  • Sarrerak:
    • 2tik 6 urtera bitartekoak: 2,00 euro.
    • 7tik 15 urtera bitartekoak: 2,50 euro.
    • 16 urtetik gorakoak: 4,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 3,00 euro.
  • Banakako abonua, igerilekua 15 aldiz erabiltzeko: 20,00 euro.
  • Banakako abonua, igerilekua 30 aldiz erabiltzeko: 28,00 euro.
    • Abonu horiek erabiltzen ahalko dira udan igerilekuak irekitzen diren denboraldian.
    • Erabilera kopuru bat duten banakako abonuak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

–Igerilekuak / Kiroldegiko instalazioak:

  • Abonuak:
    • Banakako abonuak:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 33,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 68,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 110,50 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 85,50 euro.
    • Familiendako abonuak:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 30,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 62,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 100,50 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 27,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 56,50 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 90,50 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 24,50 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 49,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 77,50 euro.

–Kiroldegiko instalazioak:

  • Urteko abonua:
    • Banakako abonua:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 20,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 50,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 80,00 euro.
      • 65 urtetik gorakoak: 65,50 euro.
    • Familiarendako abonua:
      • 2 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 18,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 45,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 70,00 euro.
      • 3 kideko familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 17,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 42,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 64,00 euro.
      • 3 kidetik gorako familia:
      • 2tik 6 urtera bitartekoak: 15,00 euro.
      • 7tik 15 urtera bitartekoak: 35,00 euro.
      • 16 urtetik gorakoak: 57,00 euro.
  • Seihilekoko abonua:
    • 2tik 6 urtera bitartekoak: 15,00 euro.
    • 7tik 15 urtera bitartekoak: 31,00 euro.
    • 16 urtetik gorakoak: 47,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 35,50 euro.
  • Hiruhilekoko abonua:
    • 2tik 6 urtera bitartekoak: 10,00 euro.
    • 7tik 15 urtera bitartekoak: 20,00 euro.
    • 16 urtetik gorakoak: 33,00 euro.
    • 65 urtetik gorakoak: 25,50 euro.
  • Pilotalekurako eta pistetarako sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Kiroldegiko sarrerak: 3,50 euro ordu eta lagun bakoitzeko.
  • Banakako abonua, kiroldegia 15 aldiz erabiltzeko: 15,00 euro.
  • Banakako abonua, kiroldegia 30 aldiz erabiltzeko: 25,00 euro.

Erabilera kopuru bat duten banakako abonuak ezin dira baliatu monitoredun kirol jardueretan (kirol ikastaroak).

Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia).

Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifen arabera.

Kirol jardueren tasak, hiruhilekoan.

–Kiroldegi-instalazioetan abonatuak: 60 euro hiruhilekoan.

–Kiroldegi-instalazioetan abonatu gabeak: 75 euro hiruhilekoan.

–Kiroldegiko instalazioak erabiltzea, Udalak antolatu ez dituen kirol-ikastaroetarako: 15 euro hiruhilekoan, bazkide ez den erabiltzaile bakoitzeko.

Jantoki soziala.

–Bertan: 6,50 euro eguneko.

–Etxeetara eramanda: 5,50 euro eguneko.

Ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta gero gordetzeko tasa.

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 130,00 euro.

2) 2.500 kg-tik 5.000ra arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 180,00 euro.

3) 5.000 kilogramotik gorako ibilgailuak. Zenbatekoa: 230,00 euro.

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren beraren bitartekoak erabiliz egiten bada. Zenbatekoa: 75,00 euro.

Ibilgailua gordelekura eraman eta jakinarazi ondotik 72 ordu pasatutakoan, tarifa hauek aplikatuko dira, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

1) Ziklomotorrak eta motozikletak. Zenbatekoa: 2,50 euro.

2) 2.500 kg arteko ibilgailuak. Zenbatekoa: 5,00 euro.

3) 2.500 kilogramotik gorako ibilgailuak. Zenbatekoa: 12,00 euro.

Erakunde autonomoetako tasak.

–San Gregorio Zahar Egoitza.

  • Egoitzako tarifak.
    • Mendekotasunik ez duenaren laguntzarik gabeko plazaren kuota: 950,00 euro hilean.
    • Mendekotasunik ez duenaren laguntza duen plazaren kuota: 1.350,00 euro hilean.
    • Mendekotasun arina duenaren plazaren kuota: 1.460,00 euro hilean.

* Nafarroako Gobernuaren izendapen bera.

** Nafarroako Gobernuarekin egiten den OPEN HOUSE delakoak ezarriko ditu mendekotasun larria eta mendekotasun handia dutenendako tarifak.

  • Eguneko egonaldiaren tarifa.
    • Nafarroako Gobernuarekin egiten den OPEN HOUSE delakoak ezarriko ditu tarifak mendekotasunik ez dutenendako eta mendekotasuna dutenendako, egonaldi pribatuak edo itunduak izan.
  • Jantoki soziala.
    • Bertan: 6,50 euro eguneko.
    • Etxeetara eramanda: 6,50 euro eguneko.

Udalaren Musika Eskola, 2024-2025 ikasturtea.

–Matrikula: 33,00 euro.

–Musika Hizkuntza: 24,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + musika-tresna: 45,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + 2 musika-tresna: 72,00 euro hilean.

–Musika Hizkuntza + musika-tresna: 100,00 euro hilean.

–Musika tresna: 28,00 euro hilean.

-2 musika-tresna: 55,00 euro hilean.

Prezio publikoak.

–Fotokopiagailu zerbitzua: 0,20 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,10 euro fotokopia bakoitzeko; 0,50 euro, koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,40 euro fotokopia bakoitzeko. (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera %50 gutxiago balioko du bakoitzak).

–Inprimaketa zerbitzua: 0,30 euro, txuri-beltzeko fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,20 euro fotokopia bakoitzeko; 0,60 euro koloretako fotokopia bakoitzeko, salbu irabazi asmorik gabeko elkarteendako, horiendako 0,50 euro fotokopia bakoitzeko. (20 orrialde baino gehiago badira, 21.etik aurrera %50 gutxiago balioko du bakoitzak).

–Fax zerbitzua: 2 euro/faxa.

–Udalaren lokalak erabiltzea:

  • Kultura etxea: 72 euro eguneko.
  • Prestakuntza gela: 50 euro eguneko.
  • Eskola zaharretako gela handia: 60 euro eguneko.
  • Eskola zaharretako gela txikia: 45 euro eguneko.
  • Zentro zibikoa: 70 euro eguneko.

Irabazi asmorik gabeko elkarteek ez dute deus ordaindu beharko, baldin eta beren helburuetarako erabiltzen badituzte.

Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak.

–Eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat (Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–, zeina aldatu baitzen azaroaren 28ko 37/2013 Legearen bidez). Herri-lurren ordenantza berria onesten bada, bertan ezarritako kanonak aplikatuko dira.

–Familia-baratzeak: eguneratzea, erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat (Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–, zeina aldatu baitzen azaroaren 28ko 37/2013 Legearen bidez).

2025. URTEKO LURREN KONTRIBUZIOKO HOBARIEN APLIKAZIOAREN KUADROA

KONTZEPTUA

ONURADUNAK

HOBARIA

Subjektu pasiboaren ohiko bizilekua den etxebizitza denean.

Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, baldin eta higiezinetan ezarri badira eguzki-energiaren edo bertze energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak.

Familia ugariaren, guraso bakarreko familiaren edo guraso bakarreko egoeraren titular diren subjektu pasiboak.

Kotizazio gabeko pentsioak hartzen dituzten subjektu pasiboak.

Errenta bermatua jasotzen duten subjektu pasiboak.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten subjektu pasiboak.

Kuotaren %90eko hobaria, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Kuotaren %25eko hobaria, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %90, 2.500 eurotik beheitiko per capita errenta duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Zergaren kuota osoaren %50eko hobariaren %25, 2.500 euroko per capita errenta edo handiagoa duen familia-unitate batekoak diren subjektu pasiboendako. Nolanahi ere, lortutako hobaria ez da 125 eurotik gorakoa izanen.

Iragarkiaren kodea: L2418369