2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Berako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Berako Udalak, 2024ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Berako herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.
Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hogeita hamar egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik. Ez da alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia geratu da, eta haren testua argitaratzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Beran, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
BERAKO HERRI-LURREN APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA
ERANSKINA
Urteko aprobetxamendu-kanonaren zenbatekoak
a) Herri-larreen aprobetxamendua.
–Luberriak: 0,0072 euro metro koadroko.
–Artzaintza askea (belarrak).
- 0,315 euro ardi-buru bakoitzeko.
- 1,167 euro behi- edo zaldi-buru bakoitzeko.
–Artzaintza fazeria kontratuaren bidez.
- 0,315 euro ardi-buru bakoitzeko.
- 1,167 euro behi- edo zaldi-buru bakoitzeko.
–Larratzea landaketen itxituretan.
- 0,315 euro ardi-buru bakoitzeko.
- 1,167 euro behi- edo zaldi-buru bakoitzeko.
–Larratzea lugorrietan.
- 0,315 euro ardi-buru bakoitzeko.
- 1,167 euro behi- edo zaldi-buru bakoitzeko.
b) Iralekuen aprobetxamendua: 6,846 euro hektareako.
c) Etxerako egurraren aprobetxamendua: loteak markatzearen, bideak konpontzearen eta lanak eragindako bestelako gastuen kostuak, zuzenean haiei egotz dakizkiekeenak.
d) Aziendak gordetzeko borden aprobetxamendua herri-lurretan:
–Antzinako bordak: 0,912 euro metro koadroko.
–Eraikuntza berriko bordak: 0,912 euro metro koadroko eraikuntzaren seigarren urtetik aurrera.
e) Herri-lurretako bestelako aprobetxamenduak.
–Ehiza barrutia: esleipenaren zenbatekoa, gehi BEZa.
–Tiro-eremua: 0,0063 euro/m².
–Erlauntz-ustiategiak: 0,25 euro okupatutako metro koadro bakoitzeko, erlauntz bakoitzak 15 eta 20 metro koadro artean okupatzen dituela oinarritzat hartuta.
–Nekazaritza eta abeltzaintzako eraikuntzak Igentzi, Otxanda eta Ameltziagan: 0,905 euro metro koadroko.
–Fruta-arbolen landaketa: 121,80 euro hektareako.
Iragarkiaren kodea: L2500727