2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2025eko lan-egutegia
Aiegiko Udaleko alkateak, 2025eko urtarrilaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zela.
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 901/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu zirela, 2025erako; ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.
Bildu da Udal honetako funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta administrazio-kontratudunen lan baldintzak ezartzeko negoziazio-mahaia, eta lortu da akordioa.
Horrenbertzez, kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileek 2025ean izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Maiatzaren 2a: Urteko zenbaketa konpentsatzeko jaieguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 4: herriko festak.
–Irailaren 5a: herriko festak.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a: Urteko zenbaketa konpentsatzeko jaieguna.
Bigarrena.–Aiegiko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, oro har, eguneroko lanaldia. Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Hirugarrena.–Aiegiko Udalaren erregistro orokorra 09:30etik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera. Udal bulegoak itxita egonen dira irailaren 3ko 12:00etatik aurrera, herriko festak hastearekin.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Aiegiko Udalaren iragarki-taulan ere, eta Udaleko langileei igortzea.
Bosgarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Aiegin, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2500698