2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Akats zuzenketa, trafikoa arautzen duen ordenantzaren aldaketan
2025ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an, argitaratu zen honako ordenantza honen aldaketaren behin betiko onespena: Arangurengo Udalaren ordenantza, trafikoa arautzen duena. Ikusi da badela akats bat aipatutako araudiaren testuan; hortaz, aldatzen da, eta honela geldituko:
Honela zioen tokian:
"19. artikulua. Merkataritzako Gai Arriskutsuen Errepide bidezko Garraioaren Erregelamendu Nazionalaren (1754/1976 Dekretuaren bidez onetsia) 1-a, 1-b, 1-c eta 2 motetan sartutako merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, Erregelamendu horren 1 edo 2-A arrisku etiketak eraman behar dituztenek, debeku dute Aranguren Ibarreko herrietako hiriguneen barnean zehar ibiltzea".
Honela esan behar du:
"19. artikulua. Merkataritzako Gai Arriskutsuen Errepide bidezko Garraioaren Erregelamendu Nazionalaren (arautu zen ADRaren bidez eta 97/2014 Errege Dekretuaren bidez) 1-a, 1-b, 1-c eta 2 motetan sartutako merkataritzako gai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek, araudi horren 1 edo 2-A arrisku etiketak eraman behar dituztenek, debeku dute Arangurengo herrietako hiriguneen barnean ibiltzea.
Mutiloan, 2025eko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2500717