2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Ur-hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epea, 2024ko hirugarren lauhilekoa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko martxoaren 15ean bukatuko dela epea, ur-hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko, epez epe kobratzen baitira, 2024ko hirugarren lauhilekoari dagokionez.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2025eko otsailaren 12an iragango dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Altsasun, 2025ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2501234