1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lizarrako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko azaroaren 5ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04445.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200104445
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
Lote bakarra.
Lizarrako 2. jabetza erregistroa:
Lizarrako finka (3777 zenb.).
Hiri finka: Laugarren solairua, A) atea, lehenengo blokea; Lizarra, Anai Diego kaleko hogeita hemezortzi zenbakia. Eraikitako azalera laurogeita lau metro karratu eta berrogeita zortzi dezimetro karratu da; azalera erabilgarria hirurogeita hamalau metro karratu eta hirurogeita hemeretzi dezimetro karratu da. Sukaldea, jangela, lau logela, bainugela eta banaketa-pasabidea ditu. Sarrera Anai Diego kalean du, dagokion blokeko atarian eta eskaileran. Aireztatzeko eta argiztatzeko, lau bao ditu (horietako bat balkoiduna) eraikinaren atzeko fatxadan, eta beste hiru barne-patio komunean. Aurrealdean eraikinaren fatxada nagusia hartuta, honako hauek ditu mugakide: eskuinean, bloke eta solairu bereko B) etxea; ezkerrean, bigarren blokeko B) etxea; atzealdean, Angel Lezaun jaunaren lursaila, argietarako eta bistarako eskubidea duena; eta aurrealdean, barne-patio komuna eta eskailera-kaxa. Kuota dagokion blokearen ehuneko oso bat eta hirurogeita sei ehuneneko –%1,66– eta ehuneko bost osoko –%5– da. Alde du argi-bisten zortasuna.
Betearazi beharreko bermearen aurreko kargak: kargetatik librea.
Katastrokoa: Lizarran. 45. lurzatia, 4. poligonoa, 1. azpieremua eta 17. hiri-unitatea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001803554PR.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 29an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2501361