1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Uharteko ondasun higiezin batzuena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko irailaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03957.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103957
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko diren ondasunak:
–Lehenbiziko lotea:
Erregistrokoa:
Uharteko 7405 zenbakiko finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (3105. liburukia, 103. liburua, 212. folioa).
"M6.1 C lurzatia. Ollokilanda-Urbi sektorean, Uharteko udal mugartean, dagoen lurzatia, hirugarren sektoreko erabilera eta bulegoetakoa dituena, bostehun eta hirurogeita hamar metro karratukoa, okupagarria eta eraikigarria, plan partzialaren arabera. Mugakide hauek ditu: iparraldean, M6. 1. lurzatia; hegoaldean, M6 2. lurzatia; mendebaldean, bide publiko berri bat; ekialdean, M6.1D lurzatia. Aprobetxamendua: 2.859 au. Lurzati-zedularen arabera, katastroko 2. poligonoko (1. hiri-unitatea, 1. azpiarea) 1212 zenbakiko lurzatia da. Katastro-erreferentzia: 31000000000636519RF".
Katastrokoa:
Uharten. 1212 zenbakiko lurzatia, 2. poligonoa (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea); 570,08 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia:31000000000636519RF.
–Bigarren lotea:
Erregistrokoa:
Uharteko 7416 zenbakiko finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (3115. liburukia, 104. liburua, 41. folioa).
"M7B lurzatia. Uharteko eta Esteribarko udal mugarteetan, Ollokilanda-Urbi sektorean, dagoen lurzatia, 473,36 m²-koa; horietatik 358,84 m² Esteribarko jurisdikzioan daude, eta 229,52 m² Uharteko jurisdikzioan; okupagarria eta eraikigarria, plan partzialaren arabera. Mugakide hauek ditu: iparraldean, M.7 A lurzatia; hegoaldean, M7 C lurzatia; mendebaldean eta ekialdean, bide publiko berri bat. Aprobetxamendua: 814,97 au".
Katastrokoa:
Uharten. 1223 zenbakiko lurzatia, 2. poligonoa (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea); 473,42 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001636530OL.
Erregistrokoa:
Esteribarko 8652 zenbakiko finka, Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua (3094. liburukia, 113. liburua, 203. folioa).
"M7B lurzatia. Uharteko eta Esteribarko udal mugarteetan, Ollokilanda-Urbi sektorean, dagoen lurzatia, 473,36 m²-koa; horietatik 243,84 m² Esteribarko jurisdikzioan daude, eta 229,52 m² Uharteko jurisdikzioan; okupagarria eta eraikigarria, plan partzialaren arabera. Mugakide hauek ditu: iparraldean, M.7 A lurzatia; hegoaldean, M7 C lurzatia; mendebaldean eta ekialdean, bide publiko berri bat. Aprobetxamendua: 814,97 au".
Katastrokoa:
Uharten. 1223 zenbakiko lurzatia, 2. poligonoa (1. azpiarea, 1. hiri-unitatea); 473,42 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001636530OL.
Ohartu ezen, bigarren lote honetarako deskribatutako finkei dagokienez, erregistroko bi finka desberdin direla, jatorriz bi jurisdikziotan zeudelako, baina, hala ere, katastroko lurzati bakarra dagoela. Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari kontsulta egin ondoren, doikuntza bat egin zen Esteribarko eta Uharteko udal mugarteen mugetan, eta, hala, finka hori Uharteko jurisdikzioan soilik dago gaur egun. Beraz, Esteribarko 8652 zenbakiko erregistro-finka ez da existitzen, eta ondorio horietarako Uharteko 7416 zenbakiko erregistro-finka baino ez dago, adierazitako azalerarekin.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko urtarrilaren 23an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2501129