23. ALDIZKARIA - 2025eko otsailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1409E/2024 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Allingo Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketari buruz. Aldaketaren sustatzailea Etxabarriko Kontzejua da.

Allingo Udal Plan Orokorra aldatzeko proposamenaren xedea da 9. poligonoko 278. lurzatia aisialdiko zuzkidura-sistema orokor gisa sailkatzea. Lurzati hori Kontzejuaren jabetzapekoa da. Helburua da eremu horretan aisiarako gune bat jartzea eta haur-jolas batzuk bertara eramatea, hain zuzen, inguruko bizilagunen artean sortutako arazoak direla-eta gaur egun dauden lekutik kendu behar izan direnak. Azken batean, lehendik dagoen jolasgune bat finkatu nahi da hirigintzaren ikuspegitik, auzotarren gozamenerako egokitu ahal izateko.

Allinen, gaur egun, Udal Plan Orokor bat dago, eta haren arabera 9. poligonoko 278. lurzatia lurzoru urbanizaezin gisa sailkatua dago eta gorde beharreko lurren kategoria du, "natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua" azpikategoriarekin eta "laborantzarako balio ertaineko lurzorua" azpi-azpikategoriarekin.

Aldaketak laborantza-lurzati bati eragiten dio, zeinak ingurumen balio garrantzitsurik ez baitu, bizilagunen atsedenleku gisa erabiltzen baita aspalditik.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela eta proposatu du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren txostena ematea, aldekoa, ingurumen ukipen nabarmenik sortzen ez dela iritzita.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Allingo Udal Plan Orokorreko hirigintza-determinazio egituratzaileen aldaketari buruz, ingurumenean eraginik ez duela iritzita. Aldaketaren sustatzailea Etxabarriko Kontzejua da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abenduaren 29an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2500028