2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA
Ur-hornidura eta saneamenduko tarifak 2026rako. Jendaurrean jartzea
Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2025eko urriaren 23an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifak, indarrean jar daitezen 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.
Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, 2026rako espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta behin betiko onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Corellan, 2025eko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2514357